Ongi etorri Izadi! Elisa eta Jona

Kaixo txiki,

Elisa eta Jon Aritz gara, zure aitaren aspaldi-aspaldiko lagunak. Miarritzen ezagutu genuen elkar, eta hainbat urtez elkarrekin lan egin genuen, zu orain zatozen munduko txoko txiki hau hobetu nahian. Bide desberdinak jarraitu ditugu azkenaldian, baina hainbat eta hainbat oroitzapen on daramagu motxilan, eta zure aita dagoen tokitik ere gauzak hobetzeko lanean diharduela badakigu. Horrelako konpromisoa duten pertsonak ez dira ohikoak gure gaurko gizartean, adibide paregabea izango duzu jarraitzeko!

Zuri dagokionez, oraindik ez dakizu, baina izugarrizko lurrikara sortuko duzu zure gurasoen bizitzan. Gu geu guraso izan arte ez genekien zenbateraino maite dezakegun norbait, zure amaren sabeletik atera eta bere besoetan zauden unean bertan zurekin erabat maiteminduta egongo dira. Eta zuk ez dizkiezu gauzak erraz jarriko!! 😉 Seguraski, ordu gutxiro esnatzea gustatuko zaizu, pixka bat jateko baina batez ere zure gurasoak erne eta dagokien lekuan dauden ikusteko! Baina une alai ugari eta zorion itzela ekarriko duzu, beraz lasai egon zaitezke eta tarteka zure gurasoak zirikatu ditzakezu… ^_^

Esan bezala, ongi etorri munduko txoko honetara!

Elisa eta Jon Aritz

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *